Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Agian Filosofia espekulatiboa bilatzen ari zara.
Ikus, gainera, espekulatibo, espekulatzaile, burbuila espekulatibo, Gizapediako hiztegian.
Ekonomian, espekulazioa (latinezko specio aditzetik, "begiratu, ikertu") aktibo espekulatibo batekin transakzioak (operazio espekulatiboak, alegia) egitea da, aktibo hori erosi eta gero saltzea alegia, merkatuan gertatzen diren prezio gorabeherak baliatuz aparteko irabazia eskuratzearren, gehienetan epe labur batean. Merkataritza eta finantza transakzio arruntetan ez bezala, transakzio espekulatiboak arriskutsuagoak dira, suerta daitekeen galera ohi baino handiagoa da, baina ohi baino handiagoa den irabaziaren esperoan burutzen dira. Hala ere, ez da pentsatu behar espekulazioan aritzea erokeria denik, espekulazioan arrakastaz aritzen direnek balizko galerak zenbatekoak izan daitezkeen, horiek gertatzeko probabilitatea eta galera horiek estaltzeko estrategiak sakon aztertzen dituztelako operazio espekulatiboa abian jarri aurretik; hala, espekulazioa inbertsioaren (non arriskua mugatua den) eta apustuaren (non emaitzak guztiz zorizkoak diren) bitarteko transakzio mota dela aipatu da.
Merkatu egoera arruntetan, espekulazioak kapitala eta likidezia ematen dizkio merkatuari, baina burbuila ekonomikoak sortzeko arriskua ere badakarte. Ezegonkortasun egoeretan, ordea, espekulazioak prezio gorabeherak areagotu egiten ditu, egoera normaletan sortutako burbuilak lehertzearen ondorioz. Historikoki, espekulazioa bereziki ondasun higiezinen eta finantza aktiboen transakzioek osatu dute, eta azken hamarkadetan areagotu den prozesua dela esan daiteke, kapital espekulatiboa izugarri gehituz ekonomiaren finantzarizazioaren eraginez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.