Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Espantsionismoa edo politika espantsionista herrialde batek bere mugetatik kanpo duen eragina handitu, arlo ekonomiko, politiko nahiz kulturalean, eta areago beste lurralde eta herrialdeak kolonizazioaz edo militarki bereganatzeko politika da. Politika espantsionistak aurrera eramateko, menderatze ekonomikoa, kolonizazioa zein interbentzionismoa erabil daitezke, eta azken emaitza beste herrialdeak erabat menderatzea da, inperialismora iritsiz.
Historian, espantsionismoa Europako herrialdeen politika nagusia izan zen XV-XIX. mendeetan Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat lurralde bereganatu eta guztiz menderatu zituztenean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.