Ordainketa-gutuna zor baten ordainketa burutu dela frogatzen duen agiria da; beraz, zor baten ordainagiria baino ez da. Bereziki, zergadunak Ogasunarekin dituen zorren testuinguruan erabiltzen da.

Eskudirua, zirkulazioko dirua edo zirkulazioan dagoen dirua estatu batean zirkulazioan, hau da, partikular, enpresa eta orokorrean beste erakundeen esku, txanpon eta billete eran (ikus, gainera, fiat dirua eta diru fiduziarioa), dagoen diru kantitatea da. Zirkulazioan dagoen diruari bankuek gehi banku zentralean dauden diru-erreserbek, biek txanpon eta billeteetan, legezko dirua osatzen dute. Hots, eskudirua legezko dirua da kasu guztietan, eta ordainbide eta truke bitarteko gisa onartu beharreko dirua, kontratuetan besterik ezarri ez den bitartean. Orokorrean ez dira sartzen eskudiruan, banku zentralak berak dituen txanpon eta billeteak, oraindik jaulki ez direlako, ez eta oroitzapenezko txanponak, legezko diru gisa ezin direnean erabili.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cash; gaztelaniaz, dinero en efectivo, dinero (legal) en circulación.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.