Esklusibotasuna, esklusibitatea (marketina)


KategoriakEnpresa

Agian, esklusibotasun-legea bilatzen ari zinen.

Esklusibotasuna edo esklusibitatea produktu batek bezeroei eskaintzen dien ezaugarri berezia da, arlo bereko beste pruduktuek ez dutena. Esklusibotasun- edo esklusibitate-marketina enpresek bezeroak eskuratu eta atxikitzeko estrategia da, lehiakideen produktu edo zerbitzuetatik bereiztea bilatzen duena, balio bereizgarri edo diferentzial ukiezina sortuz beraien eskaintzarekin, hala nola luxua, bikaintasuna, denda berezietan eta serie mugatuetan saltzea, balio funtzionaletatik haratago. Beraz, desberdintze-estrategia garatzeko modu bat da.

Esklusibotasunak prezio altuagoak jartzea ahalbidetzen du, bezero ahaltsuak balio diferentzial horiengatik gehiago ordaintzeko prest dagoelako. Banaketan, kanal bereziak bilatzen ditu, denda propio edo frankiziatuak. Komunikazioan, produktuaren balio funtzionalak bainoago, kontsumitzaileengan desira piztea bilatzen du, produktu edo zerbitzu esklusibo horren kontsumoa aparteko esperientza emozional gisa erakutsiz.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Esklusibotasuna, esklusibitatea (marketina)"; Gizapedian, 21 azaroa, 2018, /esklusibotasuna-esklusibitatea-marketina/.
211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.