Erretaula (oholtza)


KategoriakArtea

Erretaula triptikoa, hiru ataletan banatzen dena.

Erretaula edo oholtza aldarearen atzeko horma estaltzen duen azalera bateratua da, zur, harri edo metalezkoa, non margolanak, eskulturak eta bestelako artelanak dauden. Maiz, erlikiak eta objektu liturgikoak gordetzeko atetxoak eta kutxa txikiak izaten dituzte. Batzuetan, erretaula era independentean mugitu daitezkeen orri edo ataletan banatzen da, eta horrela diptikoak (bi atalekoak), triptikoak (hiru atalekoak) eta polidiktikoak (atal anitzekoak) bereizten dira.

Elizan fede pizgarri eta pedagogia funtzio berezia betetzen zuten, eliztarrek begirada hara zuzentzen zutenez erljio ofizioetan. Kristau artearen ohiko formatoa da, gotikoan sortu zen, eta oparotasun handiena barrokoan lortu.

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.