Agian erreskate hitzaren adiera guztiak bilatzen ari zinen. Horretarako, ikus erreskate, hiztegi arruntean.
Erreskatea edo zehatzago finantza-erreskatea, enpresa bati hirugarren batek egin dion likidezia-injekzioa da, enpresak porrota saihestu, epe laburreko zorrei egin eta bere funtzioak betetzen jarrai dezan. Enpresen kasuan, erreskatea kapital-injekzio bat izaten da, beste enpresa batek edo estatuak egiten duena, enpresari likidezia emanez, bazkide izan eta enpresa kontrolatzearen trukean. Enpresa sektore estrategiko batean egotea izaten da estatuak enpresak erreskatatzeko argudiatzen duen justifikazioa. Hala gertatu zen adibidez 2008ko Atzerakada Handian, espainiar estatuak bankuak erreskatatu zituenean, higiezinen burbuila lehertzean eta krisialdi ekonomikoaren ondorioz ordaindu gabeko kreditu kopuru itzela geratu zitzaienean.
Batzuetan estatua bera erreskatatu egiten dena, bereziki kanpo-zorra ordaintzeko kasua ez denean. Kasu horretan nazioarteko erakundeak dira erreskatea burutzen dutenak, zuzeneko likidezia-injekzioak egiten edota estatuaren bonoak erosten, gehienetan politika ekonomikoa zuzendu eta gastu publikoa nabarmen murrizteko baldintzarekin.
Loturiko artikuluak
Likidezia-injekzioak (diru-injekzioak)Ekonomian, likidezia-injekzioak edo diru-injekzioak, besterik gabe injekzioak ere deituak, banku zentralek finantza-entitateei ematen dizkieten aparteko kredituak, oso kondizio onetan eta interes baxuan, eta entitate haien tituluen erosketa masiboak…
Konpentsazioa (finantzak)Zuzenbidean eta finantzetan, konpentsazioa elkarren zordun eta hartzekodun diren bi pertsonen arteko zorrak kitatzeko modua da, batek zor duena besteak hari zor dionarekin kito eginez, ahal den neurrian,…
Saneamendu-plana (enpresa, finantzak)Enpresa arloan, saneamendu-plana finantza-egoera desegoki edo arriskutsu bat, ordainketa-etendurara iritsi beharrik gabe, gainditu eta likidezia eta kaudimen egoeretara itzultzeko kudeatzaileen aldetik proposatzen diren erabaki ekonomiko eta finantzarioen multzoa…