Feudalismoan, erreserba feudalak, domeinu feudalak edo jaunaren erreserbak feudoa edo jaurerria osatzen zuten bi ataletako bat ziren, mantso direlakoekin batera. Jaunaren beraren lurrak ziren erreserba feudalak, jaurerriaren lur eta larre onenak, gaztelua eta basoak bilduz; non jopuak haietan lan egitera behartuta zegoen, haietatik ateratako etekin guztiak jaunarentzat zirelarik. Horretaz aparte, jopuak mantso deitzen ziren bere lurretan ere lan egin behar zuen, bere bizimodua eta bere familiarena aurrera ateratzeko, eta hortik ere tributua ordaindu behar zion jaunari.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, reserva señorial, reserva feudal, dominio feudal.
Loturiko artikuluak
Kutxa koefizienteaKutxa-koefizientea edo erreserba-koefizientea bankuek eta beste finantza-entitateek bezeroen gordailu guztietatik eskudirutan eduki behar duten portzentajea da, gehienetan legez ezartzen dena. Kutxa-koefizientearen arabera bankuek eskudirutan edo aktibo likidoetan eskuragarri duten…
Eskubide feudalakEskubide feudalak basailuak edo feudoaren titularrak (izan ere, monastegia ere izan zitekeen) jaunari zor zizkion obligazio guztien multzoa da, ohituraz edo basailutza-itunean idatzitakoak, bereziki feudoak ematen zituen etekinen…
Erreserba zatikatuaFinantzetan, erreserba zatikatua bankuek euren bezeroen dirutik eskuragarri duten zatia da, eskudirutan edo likidezia handiko aktiboetan, bezero haiek euren dirua berehala itzultzeko eskatuko luketeen kasuan erreserba gisa. Errserba…