Eskubide jainkotiarra monarka absolutistek euren agintea eta pribilegioak Jainkoaren borondatetik zetozela adierazi eta nolabait justifikatzeko aldarrikatzen zuten formula politikoa da, berez hutsaren hurrengoa dena (izan ere, Jainkoa izatekotan,…

Eskubide feudalak basailuak edo feudoaren titularrak (izan ere, monastegia ere izan zitekeen) jaunari zor zizkion obligazio guztien multzoa da, ohituraz edo basailutza-itunean idatzitakoak, bereziki feudoak ematen zituen etekinen gaineko tributuak jasotzekoa, jaunari zor zitzaion leialtasuna (consilium et auxilium) eta garrantzi txikiagoko batzuk, hala nola jaurerrian ehiza eta arrantza egitekoak. Eskubide feudalak ere badira basailuak berak bere feudoko jopuekiko zituenak, haiengandik tributuak eta hainbat zerbitzu jasotzekoak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.