Diru politika, moneta politika edo politika monetarioa ekonomia batean estatuek euren ekonomietan esku hartzeko (ikus, interbentzionismoa) dagoen diru kopurua (diru eskaintza, alegia) kontrolatzeko duen politika ekonomikoa da, bereziki…

Finantzetan, erreserba zatikatua bankuek euren bezeroen dirutik eskuragarri duten zatia da, eskudirutan edo likidezia handiko aktiboetan, bezero haiek euren dirua berehala itzultzeko eskatuko luketeen kasuan erreserba gisa. Errserba zatikatuaren sistemari esker, bankuek bezeroek duten diruaren parte handiena, erreserba zatikatuaren zatia bera kenduta, mugitu dezakete, inbertsioak eginez, dirua hirugarrenei mailegatuz eta irabaziak eskuratuz, horrela zirkulazioan dagoen diru-eskaintza bidertuz. Erreserba zatikatua bezeroen gordailu guztietatik portzentaje gisa ezartzen da, kutxa-koefizientearen bitartez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, reserva fraccionaria, reserva fraccionada, reserva fraccional.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.