Errentagarritasuna enpresa, inbersio proiektu edo finantza aktibo batek mozkinak edo irabaziak, etekinak alegia, sortzeko duen ahalmena da. Zenbat eta irabazi gehiago den, orduan eta errentagarriagoa da enpresa, proiektua…
Errentagarritasun finantzarioa (ingelesez, ROE, Return on Equity, deitzen dena) mozkin garbia (mozkinak, zergak ordaindu eta gero) zati enpresak duen kapital propioa kalkulaturik eskuratzen den portzentajea da. Portzentaje horrek bazkide edo akziodunek inbertitu duten diru unitate bakoitzeko eskuratzen duten errentagarritasun edo irabazia adierazten du, eta haientzat funtsezko adierazlea enpresan inbertitutakoak beste inbertsioen aldean errentagarritasun handiagoa edo txikiagoa ematen duen zehazteko. Mozkinei zergak kenduta kalkulatzen da orokorrean, zenbateko hori baita azkenean bazkideak jasotzen duena dibidenduen bitartez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.