Errentagarritasun ekonomikoa
*Ikus Errentagarritasuna, gaiari buruzko ikuspegi zabalago eta sakonagoa izateko. *
Errentagarritasun ekonomikoa (ingelesez, ROI, Return On Investment, ere deitua) enpresa bateko mozkinak, interesak eta zergak ordaindu baino lehen, bere aktibo edo inbertsio totalekin zatituz kalkulatzen den errentagarritasunaren neurria da. Adibidez, errentagarritasun ekonomikoa %10ekoa bada, enpresak inbertituta dituen 100 euroetatik 10 euro irabazten dituela esan nahi du. Interesak mozkinetatik errentagarritasun ekonomikoak kalkulatzerakoan ez kentzearen arrazoia hau da: errentagarritasun ekonomikoaren azken helburua inbertsioak egiteko erabili diren baliabide finantzarioak saritzea da azken batean eta interesek sari horien atal bat osatzen dute.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, rentabilidad económica.
Ikus, gainera