Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…

Ikus Errentagarritasuna, gaiari buruzko ikuspegi zabalago eta sakonagoa izateko.
Errentagarritasun ekonomikoa (ROI, Return On Investment, eredeitua) enpresa bateko mozkinak, interesak eta zergak ordaindu baino lehen, bere aktibo edo inbertsio totalekin zatituz kalkulatzen den errentagarritasunaren neurria da. Adibidez, errentagarritasun ekonomikoa \%10ekoa bada, enpresak inbertituta dituen 100 euroetatik 10 euro irabazten dituela esan nahi du. Interesak mozkinetatik errentagarritasun ekonomikoak kalkulatzerakoan ez kentzearen arrazoia hau da: errentagarritasun ekonomikoaren azken helburua inbertsioak egiteko erabili diren baliabide finantzarioak saritzea da azken batean eta interesek sari horien atal bat osatzen dute.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, rentabilidad económica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.