Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Errentagarritasun finantzarioa

Errentagarritasun finantzarioa edo finantza errentagarritasuna (ingelesez, ROE, Return on Equity, deitzen dena) mozkin garbiaren (zergak ordaindu eta gero) portzentajea da enpresak duen kapital propioarekiko. Portzentaje horrek bazkide edo akziodunek inbertitu duten diru unitate bakoitzeko eskuratzen duten irabazia adierazten du, eta haientzat funtsezko adierazlea enpresan inbertitutakoak beste inbertsioen aldean errentagarritasun handiagoa edo txikiagoa ematen duen zehazteko. Mozkinei zergak kenduta kalkulatzen da orokorrean, zenbateko hori baita azkenean bazkideak jasotzen duena dibidenduen bitartez.

162 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.