Erreduflazioa (murrizflazioa)


KategoriakEkonomia

Erreduflazioa, murrizflazioa edo inflazio kamuflatua, inflazio edo prezioen igoera orokorraren egoera batean, enpresa batek kopuruka saltzen duen produktu batetik salneurri beretsuan kopuru txikiagoa eskaintzeko erabakia da, kontsumitzaileak prezio igoera nabari ez dezan eta ondorioz lehiakideengana jo edo ordezko produktuak eros ditzan eragozteko. Horren adibidea izan daiteke olio-marka batek litroko olio-botilak 10 eurotan saltzeari utzi, eta prezio beraren trukean kontsumitzaileari hiru litro laurdeneko olio-botila eskaintzen dionean. Erreduflazioan kontsumitzaileak berdina ordaintzen badu ere, garbi dago bere erosteko ahalmena kalteturik eta egiaz inflazioa gertatzen dela.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, shrinkflation; gaztelaniaz, reduflación.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.