Plataforma kontinentala edo kontinente-plataforma kontinente bateko kostaldetik itsaso barrura zabaltzen den itsas azpiko lur azalera da, malda eskasekoa, itsaso azpian izan arren plaka kontinentalaren jarraipena dena. Bere zabalera…

Bizkaia, Gipuzkoa, Arba eta inguruetako mapa topografikoa, eskualdeko erliebea azaltzen duena. Kredituak: Hans Braxmeier, Commons.
Erliebea lurrazalaren forma da, itsas mailaren gainetik zein azpitik, mendiak, arroak, lautadak eta bestelako erliebe-elementuak edo formak biltzen dituena. Paisaia eratzen duen elementu nagusienetakoa da. Geomorfologia da erliebea ikertzen duen geologiaren adarra.
Erliebea bi motako prozesuen emaitza da: barneko prozesuak edo prozesu endogenoak, hala nola, tektonika, bulkanismoa eta kontinenteen jitoa; eta kanpoko prozesuak edo prozesu exogenoak, meteorizazioa eta sedimentazioa. Prozesu hauek abiadura edo denbora-eskala ezberdina da guztiz: berehalakoak, erupzio bolkanikoak kasu; ertainak, sedimentazioa esaterako, eta luzeak, tolesturak esaterako. Erliebea mapa topografikoen bitartez irudikatzen da, altuera bereko maila edo sestra-kurbak marraztuz.
Ikus, gainera
Azaleratutako lurren erliebea: mendikateak, mendigune zaharrak, sakonuneak, bailarak, lautadak, penelautadak, amildegiak, goi-lautadak
Urperatutako lurren erliebea: plataforma kontinentala, ezponda kontinentala, lautada abisala, dortsal ozeanikoa, hobi ozeanikoak
Kostaldeko erliebea: itsasbazterra, itsaslabarrak, hondartza, penintsula, istmoa, golkoa, senadia, badia, lurmuturra, tonboloa
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.