Erdarakadak (kalko okerrak)


Erdarakadak, *erderakadak edo kalko okerrak euskarara erdara batetik zuzenean hartu, literalki itzuli edo eredutzat hartzen diren hitz eta esaldiak dira, onartzen ez diren kalko linguistikoak alegia. Gehienetan gaztelaniatik eta gutxiagotan frantsesetik hartutakoak dira, haiek izanik euskararen ukipen-hizkuntzak. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, erdarakadak barbarismoak dira, hitz eta esaldien erabilera okerra, kanpotik jasotakoak. Erdarakaden erabilera etengabe eta jarraituak euskañol izeneko hizkuntza aldaera sortu du.

Adibideak (* izarrarekin, erdarakadak, eta ondoren forma zuzena)

  • Beldurra daukat*(Tengo miedo) ---> Beldur naiz
  • Leihoak itxitak daude* (Las ventanas están cerradas) ---> Leihoak itxita daude
  • Pertsonalki esan nion* (Se lo dije personalmente) ---> Aurrez aurre esan nion
  • Lan on bat egin duzu* (Has hecho un buen trabajo) ---> Lan ona egin duzu
  • Hobeto aurkitzen da.*(Se encuentra mejor) ---> Hobeto dago
  • Ezjakin batzuk zarete.* (Sois unos ignorantes) ---> Ezjakin hutsak zarete

 

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.