Adierazlea eta adierazia semiotikan hizkuntza-zeinua osatzen duten hiru elementuetako bi dira, hirugarrena erreferentea izanik. Adierazlea hitza bera da, adierazia esanahia edo hitzak adierazten duena den bitartean. Adibidez, "etxea"…

Adiera literala edo hitzez hitzezkoa eta irudizko adiera edo irudizko zentzua hitz, esamolde edo esaldi batek eduki ditzakeen esanahi desberdinak dira. Hitzez hitzezko adiera edo adiera literala berezko esanahia da, jatorrizkoa, arrunta eta berehalakoa: adibidez, "zerua" lurretik ikusten den airea edo atmosferaren zatia da hitzez hitzezko adieran. Aldiz, irudizko adieran edo irudizko zentzuan ideia edo kontzeptu bat beste kontzeptu baten bitartez adierazten da, antzekotasuna edo eremu semantikoaren berdintasuna baliatuz: adibidez, "zerua" norberarentzat airea bezain garrantzitsua den pertsona bat izendatu dezake irudizko adieran. Adiera literala denotazioarekin loturik dago, eta irudizko adiera konnotazioarekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, literal sense and figurative sense; gaztelaniaz, sentido literal y sentido figurado.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.