Zorpetze-ratioa enpresa baten egoera finantzarioa ebaluatzeko erabiltzen den finantza-ratioa da, pasibo galdagarria (besteren finantzazioa, alegia) ondare garbiarekin (fondo propioekin, alegia) zatituz kalkulatzen dena.[latexpage] Bi ratiotan…

Erabilgarritasun-ratioa enpresaren berehalako likidezia, zorrak ordaintzeko berehalako ahalmena alegia, aztertzeko erabiltzen den finantza-ratioa da. Honela kalkulatzen da:
Gogoratu behar da erabilgarriak eskudirua eta berehala erabiltzeko saldoa duten banku-kontuak biltzen dituela.
Erabilgarritasun-ratioaren balio optimoak 0.25-0.3 ingurukoak izaten dira. Hortik behera enpresak arazoak izan ditzake berehalako zorrak ordaintzeko. Hortik gora berriz, enpresak gehiegizko likidezia luke, eta ondorioz eskura dituen berehalako finantza-baliabideak (eskudirua) alferrik galtzen ari dela, inbertitu gabe eta hortaz geldirik, adieraziko luke.
Hala ere, egun gutxi dira 0.25-0.3 balioetara heltzen diren enpresak, eta areago, enpresa gehienek 0 inguruko balioa dutela esan daiteke, berehalako zor eta obligazioak ordaintzeko kreditu-kontu bat erabiltzen dutelako. Horregatik, egokiagoa izan daiteke erabilgarritasun-ratioa kalkulatzean, erabilgarriaz gainera, erabili gabeko kreditua ere jasotzea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ratio de disponibilidad.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.