Adierazpen erregularra ikur edo karaktere multzo bat da, haiek konbinatzeko zehaztu diren eragiketa jakin batzuekin batera. Eragiketa horiek guztiak aplikatuz hizkuntza erregularra sortzen da. Adibidez, a eta b…
Epistemologia genetikoa (epistemologia, ezagutza aztertzen duen jakintza arloa, eta genesi, sorrera, hitzetatik) Jean Piaget psikologoak (1896-1980) haurrari buruz proposatu zuen ezagutzaren, adimenaren eta ikaskuntzaren teoria konstruktibista da. Horren arabera, adimena sujektua ingurunera egokitzeko tresna da, aldi batzuetan zehar garatzen dena, ume txikiak dituen erreflexuetatik abiatuta; Piaget-en beraren hitzetan, "epistemologia genetikoa ezagutza txikiagoko egoeratetik ezagutza handiagoko egoerertara pasatzeko prozesu eta mekanismoak aztertzen ditu".
Piaget-en arabera, ezagutzari aztertzerakoan bi motako teoriak eratu dira; alde batetik, teoria enpiristek ezagutza objektuetan dagoela baieztatzen dute; teoria aprioristak, berriz, subjektuak objektuen gainean ezartzen dituen egituren emaitza dira. Piaget-ek tarteko bidea hartzen du, eta ezagutza objektu zein subjektuetatik eratortzen dela baieztatzen du, ume txikiek euren organismoa eta objektua bereizten ez dituztenez (ume txikiak ez baitu kontzientziarik), eta organismoak, objektuen gainean burutzen dituen eragiketen bitartez, zein objektuek beraiek ere, izango dira haurraren ezagutza aurrera bultzatzen dutenak. Ildo horretatik, epistemologia genetikoan asimilazioa deituko zaio subjektuak ingurunetik jasotzen duen informazioa (objektuak) bere eskemetara moldatzeari, eta akomodazioa informazio berriaren aurrean subjektuak bere eskeman aldatzeko duen ahalmenari. Haurraren ikaskuntzaren teoria horretan, Piaget-ek bi aldi bereizten ditu: 0-24 hilabete artekoa, non adimena zentzumenezkoa eta mugimenduzkoa den (etapa sentsoriomotorea), eta 2 urtetik aurrerakoa, non adimen kontzeptuala garatzen den, bereziki hizkuntzak ematen dituen ahalmenei esker (etapa aurreoperazionala).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.