Adierazpen erregularra ikur edo karaktere multzo bat da, haiek konbinatzeko zehaztu diren eragiketa jakin batzuekin batera. Eragiketa horiek guztiak aplikatuz hizkuntza erregularra sortzen da. Adibidez, a eta b ikurrek, + (bilketa, edo) eta * (ebaketa, eta) eragiketekin batera, (a+b)*(a+b) adierazpen erregularrak {aa,ab,ba,bb} hizkuntza erregularra sortzen du. Besteak beste, adierazpen erregularrak bilaketa kontestualak egiteko erabiltzen dira informatikan, patroi edo karaktere konbinazio bat betetzen duten elementuak atzemateko; adibidez, a*() adierazpen erregularrak, a ikurrarekin hasten diren karaktere konbinazio guztiak bilduko lituzke. Ez dago adierazpen erregularrak formalki maneiatzeko hizkuntza formal estandar bat eta, antzekoak izaten diren arren, programazio-lengoaia bakoitzak bere kabuz ezartzen ditu haiek adierazteko modua.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, regular expression; gaztelaniaz, expresión regular.
Loturiko artikuluak
Interkonektibitatea edo konektibitatea (informatika)Agian konektibitate geografikoari buruz bilatzen ari zinen. Informatikan, interkonektibitatea edo konektibitatea ordenagailuek, bestelako gailu informatikoek eta orokorrean sare informatikoek Interneten edo beste sare baten bitartez elkarrekin konektatu eta…
adierazpenEpistemologia genetikoa (epistemologia, ezagutza aztertzen duen jakintza arloa, eta genesi, sorrera, hitzetatik) Jean Piaget psikologoak (1896-1980) haurrari buruz proposatu zuen ezagutzaren, adimenaren eta ikaskuntzaren teoria konstruktibista da. Horren…
Adierazpen askatasunaDefinizioa eta kontzeptua Adierazpen-askatasuna pertsonek indibidualki eta kolektiboki ideiak, iritziak eta lan intelektualak sortu, komunikatu eta zabaltzeko eskubidea da, ahoz, idatziz edo segurtasunaren aurkakoa ez den beste edozein…