Enpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…

Enpresa publikoak estatuaren enpresak dira, estatuaren partaidetza erabatekoa edo partziala (betiere %50a baino handiagoa) dutenak. Gehienetan zerbitzu publikoak eskaintzen dituzte, merkatuan diharduten enpresentzat errentagarriak ez direnak (ikus, gainera, merkatu-akatsak), hala nola garraio publikoa (bereziki, trenbideak), posta unibertsala eta uraren hornidura. Orokorrean zerbitzu publikoak eskaini arren, enpresa pribatuen irizpideekin jardun behar dute, efizientzia ekonomikoa bilatuz bereziki.
Enpresa publikoek euren izaera aldatu dezakete, estatuak prezio baten trukean esku pribatuen esku uzten dituenean, pribatizazio izeneko prozesuaren bitartez; alderantziz, enpresa pribatuak enpresa publiko ere bihur daitezke, nazionalizazio prozesu baten ondorioz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, public company; gaztelaniaz, empresa pública.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.