Enpresa-kontzentrazioa


KategoriakEnpresa

Enpresa-kontzentrazioa edo enpresen kontzentrazioa bi enpresa edo gehiago kontrol bakar baten pean geratzen direneko estrategia eta prozesua da,   enpresa taldeak eratuz gauzatzen dena, haien baliabideak bateratuz, erabakiak eta kudeaketak koordinatuz, lankidetzan aritu, lehia ezabatu, merkatu-kuota eta merkatu-boterea handitu, ekoizpen eta finantzaketa prozesuak indartu eta azkenean etekin handiagoak eskuratze aldera. Bigarren Industria Iraultzan zehar abiarazi zen prozesua izan zen, kapitalismo finantzarioaren garapenarekin batera. Egungo kapitalismoan ere ohiko praktika eta fenomenoa da.

Kontzentrazio edo bateratze tipologia zabala da:

  • kontzentrazio bertikala, ekoizpen-prozesu bateko fase desberdinetako enpresak bateratzen direnean, ekoizpen-prozesu osoa kontrolatze aldera, adibidez trust delako; kontzentrazio horizontala, sektore bereko enpresek bat egiten dutenean, haien arteko lehia ezabatu, eskala-ekonomiak eta sinergiak sortu eta beste lehiakideen aurrean merkatu-botere handiagoa lortze aldera; eta dibertsifikazio-estrategia gauzatzen duten kontzentrazio kontzentrikoa (antzeko edo loturiko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak bateratzen direnean, bankuak eta aseguru-enpresak, esaterako) eta konglomeratuak (elkarrekin loturarik gabeko enpresek bat egiten dutenean);
  • kontzentrazioa garatzeko moduaren arabera: fusioak, bat egin behar duten enpresak desagertu eta enpresa bakar bat sortzen dutenean; absortzioak, enpresa batek beste batzuk bereganatzen dituenean; holding-a partaidetza bidezko kontzentrazioa, enpresa batek beste enpresa batzuetako partaidetzak eskuratzen dituenean, haien kontrola bereganatzeko; eta enpresen arteko lankidetza-akordioak eta aldi baterako enpresa-elkartea, aldi baterako proiektuak elkarrekin garatzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, concentración de empresas.

Ikus, gainera

310 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.