Enpleguaren egiturak edo lan indarraren banaketa langileak sektore ekonomikoen artean, lehen, bigarren eta hirugarren sektoreen artean kasu, nola banatzen adierazten du. XIX. eta XX. mendeetan zehar, enpleguaren egiturak erabateko aldaketa izan zuen: XIX. mendearen hasieran herrialde gehienetan, biztanleria aktiboaren zati handiena lehen sektorean lan egiten zuen, industrializazio prozesuen ondorioz, XIX. eta XX. mendeetan industrian jarduten zuten langile gehienek eta XX. mendearen amaieran tertziarizazio izeneko fenomenoa gertatu zen herrialde garatuetan, langile gehienak hirugarren sektorean bilduz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, employment structure; gaztelaniaz, estructura del empleo.
Loturiko artikuluak
Hirugarren sektorea (zerbitzu sektorea)Hirugarren sektorea edo zerbitzu sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza, hezkuntza ,osasuna,…
-
Soldata-egituraSoldata-egitura enpresa batek langile talde ezberdinei ordaintzen dizkien soldaten osagaien multzoa da, bereziki zati finkoa eta aldakorrak bereiziz eta osagarriak zehaztuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, wage structure; gaztelaniaz, estructura…