Emozioak


KategoriakPsikologia

Emozioak kanpoko inguruneko estimulu edo egoera baten aurrean subjektu batengan gertatzen diren gogamenaren erantzunak dira, prozesu inkontzienteak nahiz kontzienteak, kognizioa esaterako, barnehartzen dituztenak, eta helburu nagusitzat egoera horretara moldatzea dutenak; halaber, emozioak gizarte eta kultura elementuek ere eragiten dituzte, hala nola sinesmenak, baloreak, ohiturak. Emozioen zerrenda oso zabala da, maila ezberdinetan gertatzen dira eta batzuetan emozio batek beste emozio batetik ere badu zerbait; ildo horretatik lehen mailako emozioak edo emozio nagusiak eta bigarren mailako emozioak bereizten dira. Adibidez, Robert Plutchik-en ereduaren arabera, emozio nagusiak gorrotoa, atsekabea, txundidura, izua, mirespena, estasia eta jagoletza lirateke, haietako bakoitza maila ezberdinetan azaldu (adibidez, izua apala beldurra litzateke) eta konbinatu egin daitezke (adibidez, gorrotoak eta suminak batera nazka eta mespretxua eragiten dituzte).

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.