Klima larrialdia klima aldaketari aurre egiteko gizarte zibiletik 2016 urtetik bultzatu eta erakunde publikoek aldarrikatutako egoera da, karbono dioxidoaren eta beste negutegi-efektua dakarten beste gasen isurketak berehala eta…
Emergentziaren teoriaren arabera, sistema konplexuek (organismo bizidunak, adibidez) haien osagai eta ataletatik erator ezin daitezkeen propietateak dituzte, propietate emergenteak alegia, soilik ikuspuntu global, sistemiko edo holista batetik azal daitezkeenak. Beraz, osotasun bat haien elementuen arteko kausalitate erlazio eta oinarrizko propietateetatik aztertzen duten ikuspuntu mekanizisten aurkakoa da, erredukzionistak direla argudiatuz. Maiz aipatzen den emergentziazko fenomenoa gogamena da, bereziki kontzientziari dagokionean, horren existentzia (balizkoa, egia esan) ezin izan baita oraindik azaldu barneko prozesu fisikokimiko eta biologiko soilen bitartez (ikus, hutsune azaltzailea). Emergentziaren teoria kontuan hartu duen paradigma epistemologikoa organizismoa izan da, biologian hain zuzen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.