Ekitaldiko emaitza edo epealdiko emaitza enpresa batek ekitaldi ekonomiko batean lortu dituen galdu-irabazien azken zenbateko totala, ustiapeneko emaitza eta finantza-emaitza gehituta. Ekitaldiko emaitzaren sorrera eta kalkulua emaitza edo…
Emaitzen kontua, galdu-irabazien kontua edo galera eta irabazien kontua enpresa baten ekitaldiko emaitza edo galdu-irabaziak kalkulatu eta nola sortu diren azaltzen dituen finantza-egoera da, besteak beste sozietateen gaineko zerga kalkulatzeko erabiliko dena. Labur, emaitza sarrerak ken gastuak eginez kalkulatzen da, haiek zehaztuz. Sarrera ken gastua positiboa denean, enpresak mozkina du ekitaldian; eta negatiboa denean, enpresa galera du. Emaitzaren kalkulua atal edo aldi batzuetan zehar banatzen da: enpresaren jarduerari dagozkion sarrerak eta gastuak bakarrik hartzen direnean kontuan, emaitza operatiboa edo jarduera-emaitza kalkulatzen dira; finantza-gastuak hartzen direnean kontuan, berriz, finantza-emaitza kalkulatzen da.
Garbi eduki behar da zer diren sarrerak eta gastuak. Sarrerak eskuratzen ditu enpresak kanpoko enpresa edo partikular bati zerbait saldu edo zerbitzu bat eskaintzen dionean, eta ondorioz bere aktiboetan gainbalioa edo irabazia eskuratzen duenean (salmentak, zerbitzu emateak, ...). Gastua sortzen da kanpoko batengandik zerbitzu bat hartu eta ordaintzen denean, enpresaren ondarean galera sorraraziz (adibidez, mailegu baten interesak ordaintzean - baina ez mailegu horren zorra ordaintzean - edota lehengaiak erosi eta, garbi eduki, erabili egiten direnean.
Emaitzen kontu baten eskema da hau:
Emaitza kalkulatzeko atal hauetako bakoitzak helburu zehatza du: EBITDA bereziki kudeaketan erabiltzen den bitartean, enpresaren jarduerari buruzko erabakiak hartzeko, emaitza finantzarioa (enpresak derrigor aurkeztu beharreko galdu-irabazien kontuan islatua) kontzeptu fiskala da (ikus, kuota osoa, likidoa eta diferentziala), Ogasunak eskatzen duena horren gainean zergak ordaintzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.