Hezkuntza mistoa, eskola mistoa edo eskolatze mistoa neskak eta mutilak batera, eskola eta gela berdinetan, eta curriculum berdinekin hezten dituen hezkuntza-mota da. Egun herrialde modernoetako hezkuntza eredu nagusia izan…
Agian elitizazioa gentrifikazioaren kontzeptu urbanistikoaren adieran bilatzen ari zinen.
Elitizazioa goi mailako hezkuntzako hautespen sozialerako fenomeno sozial eta ekonomikoa da, prestigio edo ospe handiko titulazioak unibertsitate eta enpresa pribatuen esku utzi, eta beraz klase pribilegiatuei zentro horietan ikasteko pribilegio ia esklusiboa ematen diena, unibertsitate publikoak bigarren maila batean utziz, klase apaleko gazteen kaltetan. Finean, elite edo oligarkia ekonomiko eta kulturalak erreproduzitzeko eta hautespen sozialerako sistema baino ez da. Aldi berean, hezkuntza arloan marka komertzialak garatzeko sistema bat da, etekin ekonomiko pribatuak bilatzen dituena, etekin sozialaren gainetik.
Aspaldiko urteetatik unibertsitate publikoaren arazo nagusia masifikazioa izan da. Hezkuntza eskubidea eta igogailu soziala bultzatzeko asmoz, unibertsitateko ateak denontzat ireki ziren 1970eko hamarkadatik aurrera, eta unibertsitate pribatu batzuek euren prestigioa atxiki bazuten ere, meritokrazian oinarritutako prestakuntza eta trebakuntza zorrotz batek, talentu handiko ikasleei aukera eman zien euren bidea egiteko, arazo eta gorabeherekin bada ere (unibertsitatearen endogamia, funts publikoen urritasuna ikerkuntzarako). Albo-kalteak ere izan ziren; hain zuzen ere masifikazioak ikasle asko bazterrean uzten zituen, gainkualifikazio izugarri batekin langabeziaren eta prekarietatearen zuloan erorita.
Halere, beti izan da unibertsitate publiko eta pribatuen arteko dikotomia klasista bat. Elitizazioak fenomenoa areagotu egin du ordea. Fenomenoaren sustraiak 2010eko hamarkadan gauzatu zen Boloniako Planean daude, lizentziaturak bertan behera utzi eta graduak, laburragoak, ezarri zirenean, eta horiek osatzeko ondorengo master mailako titulazioak ezarri zirenean, Espainian urte bakarrekoak izan arren (bi urtekoak Europan), oso garesti direnak (2020 urtean 3000 euro inguruan merkeenak). 2010eko hamarkadatik aurrera, Bolonia ondoren, masifikazioak indarrean jarraitu zuen, prekarizazioaren beharrak asetzeko. Baina sistema kapitalistaren eliteak osatu eta ordezteko indibiduoak ere beharrezkoak ziren, aldi berean negozioa eginez. Horretarako diskriminazio ideologikoa beharrezkoa da, eta ideologia monolitiko eta homogeneo hori ziurtatzeko ezinhobeak dira gradu eta master elitistak: neurrigabeko prezioekin (10.000-20.000 eurotara helduz) diskriminazio ekonomikoa ziurtatzen dute, marka itxurako prestigioa eratu, eduki teknokrata eta burokrata guztiz akritikoekin, eta hori guztia aldi berean negozio borobila eginez. Finean, elitea elikatu eta erreproduzitu egiten duen sistema, aldi berean klase langileak baztertu egiten dituena, klase pribilegiatuen mesedetan eta besteen kaltetan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.