Elebakartasuna (hiztun elebakarrak)


Elebakartasuna gertatzen da komunitate edo gizarte esparru batean hizkuntza bakarra erabiltzen denean edota bertako kideak hiztun elebakarrak direnean, hizkuntza bakar bat ulertu eta hitz egiten dutenean alegia. Elebakartasuna absolutua izan daiteke, beste hizkuntza batzuen ezagutza nulua denean. Elebakartasun erlatiboa gertatzen da, berriz, esparru batean beste hizkuntza batzuk erabiltzen direnean, muga batzuekin bada ere, nahiz hiztunek, nagusiki hizkuntza bakar batean hitz egiten duten arren, beste hizkuntza batzuen nola-halako ezagutza dutenean, baita erabili ere.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, monolingüismo.

Ikus, gainera

171 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.