Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
Susperraldi ekonomikoa edo ekonomia susperraldia atzeraldi edo krisi ekonomiko baten ondoren etorri ohi den estabilizazio eta hazkunde txikiko aldia da, ziklo ekonomikoaren fase gorakorraren hasieran, jarduera ekonomiko orokorra suspertu, azkartu edo biziagotzen denean. Horren ondoren etorri ohi dira espantsio edo zabalkuntza handia, gorenaldia eta berriz ere errezesio eta depresio aldiak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, reactivación económica, recuperación económica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.