Eklektizismoa (filosofia)


KategoriakFilosofia

Filosofian, eklektizismoa (antzinako grezierazko ekelectikon hitzatik; aukeraketa, euskaraz) korronte filosofiko ezberdinetako kontzeptu, teoria eta beste elementuak onartu eta bateratu egiten dituen pentsamendu-joera irekia da. Pentsamendu eklektikoaren jatorria Antzinako Grezian sortu zen, K.a. II. mendean, Platonen Akademiaren, Aristotelesen pentsamenduaren eta hasierako estoizismoaren dogmatismoaren aurka. Arrakasta berezia izan zuen Erroman, non greziar filosofo eta pentsalari guztiak hartzen ziren emankortzat; Zizeron, hain zuzen, hartzen da pentsalari eklektiko nabarmenetakotzat, Varronekin, Filon Larisakoarekin (K.a. 159- K.a. 86) eta Antioko Askalongoarekin (K.a. 150- K.a. 68) batera. Garai hartan garaturiko eszeptizismoa eta neoplatonismoa ere joera eklektiko baten ondorioz sortu ziren. XIX. mendeko Victor Cousin filosofo espiritualistak ere eklektizismo deitu zion Deskartes, Kant eta filososoen lanetan oinarritu zuen bere sistema metafisikoari.

Ikus, gainera

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.