Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…

Artean, eklektizismoa eskola desberdinetako elementuak hartzen dituen joera artistikoa da, hala ere elementu horiek bateratu eta nahastu egiten dituen artelanen berriztapena eta orijinaltasuna aldarrikatuz. Bereziki XIX. mendean garatu zen, margolaritzan nahiz eskulturan, baina arkitekturan garatu zen bereziki, elementu klasikoei ezaugarri exotikoak gehituz, hala nola Antzinako Egiptotik eta Asiatik ekarriak. Terminoa Johann Joachin Winckelmann historialariak erabili zuen lehen aldiz XVIII. mendean, Berpizkundeko Caracci artisten estiloa izendatzeko, Michelangelo, Tiziano, Correggio eta Rafaelen estiloetatik edan zutenak euren lanak egiteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.