Ehungailu mekanikoa hariak modu mekanikoan ehuntzen dituen makina da, eskuzkoa ez den energia baliatuz. Lehen ehungailu mekanikoa Edmund Cartwright-ek asmatu zuen Erresuma Batuan 1784 urtean. Hobekuntza batzuk egin eta James Wattek asmatutako lurrun-makina bati atxiki eta gero, 1789 hasi ziren bere makinak erabiltzen. Ehungailu mekanikoak eskuzko ehungailuak baino askoz ere azkarrago egiten zen ehunketa, produktibitatea nabarmen gehituz. Denbora gutxian, lantegi handiak eraiki ziren Cartwright-ek asmatutako makinez hornituak, eta horrela esan daiteke Industria Iraultza makina horiekin abiarazi zela. Makinaren zabalkuntzak oztopoak ere aurkitu zituen, eskuzko langileak guztiz horren aurka agertu baitiziren, euren lanpostuak galtzeko beldurrez; Manchester hirian esaterako, 400 ehungailu mekaniko zituen lantegi bat suntsitu zuten langileek. Aurrerapena geldiezina zen, ordea, eta ehungailu mekanikoz ekipatutako industria guztiz zabaldu zen XIX mendean, aurrerapen teknologikoak gehituz eta azkenean eskuko ehuntze-lana baztertuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, telar mecánico.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Elkartasun mekanikoa eta elkartasun organikoa (Durkheim)Émile Durkheim-entzat elkartasuna (ikus elkartasuna, terminoaren definizio orokorrari burua jakiteko) gizartea eratzeko funtsezko elementua da, elkartasun kontzeptu indibiduala (bestea laguntzeko jarrera) gainditzen duena. Kontzientzia kolektiboan oinarritzen da, balore,…
Teknologia inbasiboaTeknologia inbasibo esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, medikuntzan, azaletik edo ahotik edo beste zulo batetik gorputz barnera sartuz garatzen diren prozedura esperimental, diagnostiko edo terapeutikoak dira;…
Teknologia disruptiboaTeknologia disruptiboa edo berrikuntza disruptiboa dagokion aplikazio eremuan erabiltzen zen beste teknologia gehiena epe laburrera zaharkituta uzten teknologia da. Adibide garbiena smartphone edo telefono adimenduna izan zen, aurreko…