Gertakari edo aldi historiko bati buruz, historiografia historia kontatua da, historialariek jaso eta erakuten duten bezala, testuinguru baten baitan edta metodo historikoa baliatuz. Hori horrela, historiografia aski desberdinak…
Eguraldia edo eguraldi atmosferikoa toki eta une jakin batean atmosfera edo eguratsean dagoen giro meteorologikoa da, gizakiak bere zentzumenen bitartez edo neurgailu batean jasotakoa. Tenperatura edo hozberoa, presio atmosferikoa, hezetasuna, haizearen indarra eta norabidea, eguzkia edo lainoa dagoen eta prezipitazio kopurua eta mota (euria, elurra) barnehartzen ditu.
Ohikoa da jendartean eguraldiaren eta klimaren arteko nahastea, baina guztiz kontzeptu desberdinak dira: eguraldia une jakin batean dagoen giroa den bitartean, klimak toki batean eguraldiak erakusten dituen erregulartasunak dira, gehienetan urtaroen araberakoak. Adibidez, Donostian egun batean elurra egiten badu, eguraldiaz ari gara, baino hortik ezin dugu esan elurra Donostiako klimaren ezaugarria denik, horretarako neguan egun askotan egin beharko bailuke elurra.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.