Martxoko eguraldi aldakorra nabarmentzeko.
Badira Euskal Herria eta Iberiar Penintsula heltzen diren aire-masa ohiko edo tipikoak, bertako eguraldia eragiten dutenak. Urtaroaren arabera, heldu eta atmosferan nagusitzen diren aire-masak desberdinak dira:
Udan
Eguraldi lehor eta beroa izaten da, Azoreetako antizikloia iparrera mugitu eta fronteen etorrera eragozten duelako. Euskal Herrian, ipar mendebaldeko haizea izaten da, itsasokoa, Azoreetako antizikloiaren erlojuaren noranzkoko zirkulazioaren eraginez, hezetasuna eta bero sargoria eragiten duena. Ipar Afrikako antizikloien eragina ere izaten da, oso haize lehorrarekin. Beroaren eraginez, ekaitzak ere sortzen dira, bereziki atmosferako goi aldean, aire hotza sartzen denean.
Udazkenean eta udaberrian
Eguraldi aldakorra izaten da, neguko eta udako egoerak tartekatuz, baina orokorrean ohikoa da Mendebaldetik Atlantikoko fronteen etorrera, aldiro, eguraldi nahasia dakartenak. Penintsulan antizikloia dagoenean, Atlantikoan dauden depresioak blokeaturik geratzen dira Atlantikoan, Galiziatik gertu, eta hegoaldeko haizeen erregimena ekarri ohi dute Euskal Herrira, tenperatura epelekin eta hezetasun gutxirekin, foehn efektuaren eraginez. Mediterraneo aldean, tanta hotzak izaten dira, euri jasa handiak eta uholdeak eragiten dituztenak, bereziki udazkenean.
Neguan
Jet stream izeneko fluxua jaitsi eta Azoreetako antizikloia hegoaldera mugiarazten du, Atlantikoko eta fronte polarrei bidea irekiz horrela. Batzuetan, Europa ekialdeko antizikloiak ekialdeko aire-masa ekartzen du, eguraldi eguzkitsu eta lehorrarekin, baina aldi berean oso hotza.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.