Egoera didaktikoak (eta adidaktikoak)


KategoriakHezkuntza

Egoera didaktikoaren kontzeptua Guy Brousseau matematikariak bereziki matematikaren didaktikaren inguruan (eta orokorrago, zientziaren didaktikaren inguruan) garaturiko kontzeptua da. Brousseauren teorian (egoera didaktikoen teoria deitu izan den horretan) egoera didaktikoa irakaslearen, ikaslearen eta bitarteko didaktiko baten artean ezartzen diren interakzioen multzoa da, edo bestela esanda ikaskuntza prozesua ikaslearen eta irakaslearen artean modelatzeko modua, bitarteko baten inguruan. Bitarteko didaktikoa ikaskuntzarako baliabide bat da, hala nola ikasleak garatzen duen jarduera bat. Hezkuntza tradizonalean, ez dago bitarteko didaktikorik, irakaslearen eta ikaslearen arteko interakzioa informazioa ematera mugatzen baita. Brousseauk ordea bitarteko didaktikoaren garrantzia azpimarratzen du ikaskuntza prozesuan, eta prozesu horretan egoera didaktikoa irakasleak ikasleari bitartekoa aurkeztu eta garatzeko modua da, bitarteko horretarako kontzeptuak, erregelak eta funtzionamendua azalduz. Egoera didaktiko horretatik ikasleak egoera adidaktikoa garatuko du, orain irakaslearen esku hartze zuzenik gabe (a-didaktikoa, beraz, irakaslerik gabe), atazak, hipotesiak eta ondorioak planteatuz bitarteko horren inguruan, eta bere ikaskuntza-prozesua  esanguratsu bihurtuz. Prozesua arrakastatsua izateko, Brousseauk kontratu didaktiko baten eraketa proposatzen du, ikaslearen eta irakaslearen arteko joko-erregelak eta komunikazio-moduak zehazten dituena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, situación didáctica.

Ikus, gainera

266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.