Mirari ekonomikoa herrialde edo eskualde batean gertatzen den susperraldi ekonomiko, bereziki susperraldi hori eredugarria denean eta oinarri zailetatik eta oztopoak gaindituz gertatu denean. Mirari ekonomikotzat hartzen dira adibidez…
Egitura ekonomikoa edo ekonomia egitura ekonomia bat osatzen duten enpresa, sektore, eragile eta instituzioen arteko erlazioek eta ekonomia eragiten duten faktore historiko, politiko, sozial eta kulturalek biltzen dituen sistema konplexua da. Koiuntura ekonomikoaren azterketan ez bezala, ordea, egitura ekonomikoa haien arteko erlazio iraunkorrek, epe luzera garatzen direnak, osatzen dute gehienbat.
Ekonomiaren errealitate batetik haratago, egitura ekonomikoa jakintza-arlo eta paradigma ere bada, ekonomia modu global, holistiko eta dinamiko batean aztertzen duena, esan bezala faktore ekonomikoak baino politiko, sozial eta kulturalak ere barnehartzen dituena. Beste alde batetik, ikuspuntu makroekonomiko argia du, ikuspuntu analitikoa alde batera utziz, eta beraz politika ekonomikoa ezinbestean aztertu behar duen errealitatea eta ikuspegia. Zehazte aldera, esan liteke egitura ekonomikoaren oinarrian, populazioa, baliabide naturalak eta marko instituzionala daudela, eta hortik aurrera sektore ekonomikoen arteko harremanak, produktibitate globala eta erlazio makroekonomikoak aztertzen ditu.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.