Egitatea (ingelesez, fact; gaztelaniaz, hecho; jatorrizko alemanieraz, Tatsache) funtsezko kontzeptua da Ludwig Wittgenstein (1889-1951) filosofoaren lanetan, eta hedaduraz positibismo logikoan edo neopositibismoan. Wittgenstein Tractatus Logicus-philosophicus lanean bigarren proposizioan agertzen da: "Mundua egitateen multzoa da, ez gauzena". Egitatea zer den zehatz definitzen ez duen arren, nahiko garbi dago Tractatusean adierazitakoagatik zer esan nahi duen: errealitateari buruz ari da, eta zehatzago proposizioak egiazko egiten dituen horretaz ari da. Batzuetan, egitateak egiazko proposizioekin nahasi izan dira, baino egitatearen kontzeptua haratagokoa da, eta norbait haiei buruz pentsatzen ari dela kontuan hartu gabe, egitateak gauzak eta bereziki gauzen arteko erlazioak izango lirateke (adibidez, aulki huts bat elitzateke munduaren oinarrizko izango, aulkia beti dago beste gauzekin harremanetan, nire gelan dagoen aulkia). Egitateen beste ezaugarri bat denbora gertatzea da, gertatu egiten dira eta denboran zehar gainera. Horregatik Wittgensteinek dio Tractatusaren lehen proposizioan mundua gertatzen den guztia dela.
Kontzeptualizazio horretatik, egitateak hauteman egiten ditugu, kontingenteak dira, eta zientziaren ikergai nagusiak dira.
Loturiko artikuluak
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
KontzeptuakKontzeptuak objektu, haien ezaugarri eta haien arteko erlazioei buruz ditugun irudikapen mentalak dira, hitzez zehazki eta xehetasun osoz adieraten direnak. Batzuen arabera, kontzeptuen sorrera eta garapena, beraien arteko…
KontzeptualizazioaKontzeptualizazioa fenomeno konplexu edo teoria abstraktu bateko elementuak bereizi eta zehatz definitzeko prozesua da, elementu horien gainean burutzen diren prozesu logikoak (neurketak, ikerketak, ...) baliozkoak izan daitezen. Laburrago,…