Egiaztagarritasun-printzipioa edo egiaztapen-printzipioa, egiaztagarritasun- edo egiaztapen-irizpidea ere deitua, positibismo logikotik proposizioek, esaterako hipotesi zientifikoek, esanahia izan dezaten bete behar duten irizpidea da. Haien arabera, proposizio bat zentzuzkoa izango da, esanahia izango du, munduari buruzkoa izango da, eta beraz zientifikoa, enpirikoki egiazta daitekeenean. Horrela, egiaztagarria diren proposizioaren esanahia bat dator proposizio hori egiaztatzeko moduarekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, verification principle, verificationism; gaztelaniaz, principio de verificación, principio de verificabilidad, verificacionismo.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Kontraesan ezaren printzipioa (kontraesanaren printzipioa)Filosofian, kontraesan-ezaren printzipioak edo kontraesan printzipioak gauza bat aldi berean izatea eta ez izatea ez dela posible ezartzen du. Printzipio doxatiko (iritziari buruzkoa), semantiko eta ontologikoa da. Doxa edo iritziari buruzko izaerari…
Indibiduazio printzipioaMetafisikan, indibiduazio printzipioa edo indibiduazioaren printzipioa banakoak, banakako gauzak, euren singulartasun edo banakotasun horretan zergatik agertzen diren azaltzen duen lehen kausa filosofikoa da. Antzinako filosofian, bi joera nagusi…
Mediokritatearen printzipioaZientziaren filosofian, mediokritate-printzipioak edo mediokritatearen printzipioak ezartzen du errealitatean gertatzen diren fenomenoak eta gertakariak ez direla apartekotzat hartu behar, eta gertatzen badira, arruntak direlako da, haiei dagokien maiztasunarekin…