Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.
Ebroko sakonunea Iberiar Penintsulan dagoen sakonune zabala da, 400km luze eta 150km zabal dituena gutxigorabehera, Ebro ibaiaren arroan. Garai bateko Ebroko mendigunea du jatorri, alboetako tolestura-mendikateak (Pirinioak eta Iberiar Sistema) altxatzean hondoratu eta itsasoak hartu zuena, baina gero sedimentuekin betetzen joan, lehortu eta egungo itxura hartu zuen arte, Ebro ibaiak zeharkaturik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, depresión del Ebro.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.