Tolestura mendikateak
Tolestura-mendikateak. tolesturiko mendikateak edo mendikaŧe tolestuak (ikus, mendikateak) Zenozoikoan, duela 66 milioi urtetik hona alegia (beraz, eskala geologoikoan, duela denbora gutxi), Mesozoiko eta Zenozoikoan zehar arro sedimentarioetan eta zokaloetan pilatutako material sedimentarioen tolesturaz, hots, plaka tektonikoen talkak eragindako arroken konpresioaz, sortutako unitate morfoestrukturalak dira, bereziki Eurasia eta Afrikako plaka tektonikoak talka egitean sortutakoak. Horien adibideak dira Himalaia eta Alpeak, eta Iberiar Penintsulan Pirinioak eta Mendikate Betikoak Iberiar Penintsulan. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cordilleras de plegamiento.
Ikus, gainera