Ebaluazio prozesuala, prozesu-ebaluazioa, prozesuko ebaluazioa edo bitarteko ebaluazioa hezkuntzan ikaslearen ikaskuntza eta irakaslearen irakaskuntza lanaren jarraipena eta kontrola egiteko burutzen den ebaluazio jarraitu eta sistematikoa da, ikaskuntza eta irakaskuntza jarduerei buruzko uneko datuak etengabe jasotzen dituena. Bereziki ikaskuntzan eta irakaskuntzan zehar atzematen diren arazoak berehala konpontzeko garatzen da, berehalako feedback-a egiteko egin eta ikasleak eta irakasleak laguntzeko alegia, ikaslearen eta irakaslearen amaierako kalifikazio orokorra bukaerako ebaluaziorako utziz. Tenporalizazioaren arabera bereizitako ebaluazio mota bat da, irizpide horren arabera hasierako eta bukaerako ebaluazioen artean garatzen dena.
Loturiko artikuluak
Ebaluazio-adierazleakHezkuntza arloan, ebaluazio-adierazleak hezkuntza jardueraren egoera eta bilakaera edozein maila eta ikuspegi islatu eta hezkuntza helburuen betetze maila azalarazten duten neurri kuantitatiboak dira, hezkuntza sistemaren instantzietatik finkatzen diren…
Hasierako ebaluazioaEbaluazio hezigarriaren baitan, hasierako ebaluazioa hezkuntza-jardueren hasieran (adibidez, unitate didaktikoetarako) burutu beharreko prozesua da, ikasleak ikasi/irakatsi behar denari buruz duen ezagutza-maila da (zehatzago edukiak, trebetasunak, jarrerak) jakite aldera. Horren…
Ebaluazio sumatiboaEbaluazio sumatiboa ikaskuntza prozesuaren bukaeran burutzen den ebaluazioa da, aurrez jarritako helburuak bete diren egiaztatzeko. Badu eragozpen nagusi bat: ez du aukera ematen ikaskuntza prosesuan zehar zuzenketak edo…