Ebaluazio kuantitatiboa eta ebaluazio kualitatiboa


KategoriakHezkuntza

Ebaluazio kuantitatiboa ikaskuntza-helburuak neurtu egiten dituena, zenbakizko balio baten bitartez. Ebaluazio kualitatiboa, berriz, deskribatu eta interpretatu egiten duena da, behaketaz baina neurketarik egin gabe. Definizio hauetatik haratago, ebaluazio kuantitatiboak eta kualitatiboak badituzte zenbait diferentzia: ebaluazio kuantitatiboak ikasleak eta haien ikaskuntza-prozesuak estandarizatu eta normalizatzea ahalbidetzen du, baina ebaluazio kualitatiboarekin estandarrak ezartzea zaila da; ebaluazio kuantitatiboa azalekoa eta murriztailea da, zenbaki batzuetara mugatzen baitu hain konplexua den ikaskuntza-prozesua; ebaluazio kualitatiboaren bitartez, berriz, zorrotz egiten denean, ahal dugu jaso konplexutasun hori; azkenik, ebaluazio kualtitatiboa ikaslearengan ardazten da, baina ebaluazio kuantitatiboan neurketa-tresnari garrantzi handiagoa emateko arriskua dago.

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.