Ebaluazio psikopedagogikoa


KategoriakHezkuntza

Ebaluazio psikopedagogikoa ikasle bakoitzaren ikaskuntza problematikaren azterketa sistematiko sakona da, bere garapenean eta ikaskuntza sor dakizkiokeen arazoak atzeman, aurreikusi eta gainditzea helburu duena. Bereziki hezkuntza behar bereziak, gaitasun handiak edo arazo sozial eta familiarrak daudenean gomendatzen da. Haurrari nahiz gertukoei egiten zaizkien zuzeneko behaketa, elkarrizketa eta galdetegien bitartez garatzen da orokorrean, faktore indibidualak eta sozialak barnehartzen ditu,  eta haietan haurraren nortasunari, gaitasunei eta oztopo pertsonalei buruzko informazioa jasotzen da, ondoren beharrezko interbentzioak zehazteko, hala nola ikastetxe mota egokiena, kurrikulumerako adaptazioak, haurrari eskaini beharrkeo baliabide bereziak eta hezkuntza-orientazio orokorra.

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.