
Ebaluazio-itu bat, ebaluazio-emaitzekin. Kredituak: Gorkaazk-Wikimedia Commons.
Ebaluazio-itua (*ebaluazio-diana) edo ikaskuntza-itua ikasleen konpetentzien araberako ebaluazio-tresna grafikoa da, sektore batzuetan banaturiko zirkulu kontzentrikoen multzo batetik abiatzen dena. Zirkuluen sektore bakoitzak ebaluatu beharreko konpetentzia bat adierazten du, eta horren betetze-maila zentrotik kanporaka koloreztatzen diren zirkulu kontzentrikoen kopuruak adierazten du. Orokorrean 4-6 konpetentzia ebaluatzen dira itu bakoitzean. Errubrikaren antzeko tresna da, baino hura baino bisualagoa, eta horregatik bereziki erabiltzen da ikasleen autoebaluaziorako.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diana de evaluación, diana de aprendizaje.
Loturiko artikuluak
Ebaluazio normatiboaEbaluazio normatiboa edo ebaluazio arauemailea ikasleak, indibidualki harturik, taldeko emaitzek ezarritako norma edo baremoaren arabera ebaluatzen dituen hezkuntza-ebaluazioa da, proba eta azterketa batzuen bidez, ikaslea taldearen barnean sailkatuz.…
Ebaluazio-irizpideakHezkuntzan, ebaluazio-irizpideak ikasleen ikaskuntzari buruz ezarritako konpetentziak, trebetasunak edo edukiak bete diren erabakitzeko aurreikusten diren informazioak dira, ikaslearen behaketan eta hark eginiko proba eta jardueretan oinarrituta. Beste hizkuntzetan:…
Ebaluazio sistematikoaHezkuntzan, ebaluazio sistematikoa metodo eta irizpide finko eta konstanteen bidez egituratutako eta garatutako prozesuen multzoa da, modu antolatuan, normalizatuan eta planifikatuan, eta helburu jakin batzuekin, oro har konpetentzien…