Ebaluazio alderatzailea (benchmarking)


KategoriakEnpresa

Ebaluazio edo azterketa alderatzailea edo konparatiboa, nazioartean orokorrean benchmarking terminoaz ezagutzen dena, enpresaren kudeaketa estrategikorako tresna da, enpresaren sektore bereko beste enpresen jarduerak aztertu egiten dituena, norberaren enpresarekin alderatuta, enpresan hobetu beharreko alderdiak identifikatu, bereziki praktika bikainen eta berrikuntzaren inguruan,  eta haiei erantzuna emateko erabakiak hartu ahal izateko. Benchmarking-ak ez du zerikusirik espioitza industrialarekin, eta arretaz jaso eta aztertutako informazio publikoa erabiltzen du. Ebaluazio alderatzailearen lehen esperientzia Xerox kopiagailu enpresa estatubatuarraren eskutik etorri zen 1970eko hamarkadan, japoniar enpresek kopaigailuen merkatuan hobeto jarduten zutela, prezio merkeekin eta kalitate onarekin; horien praktikak aztertu eta enprasara aplikatuta, produktibitatea %18 handitu zuten hurrengo bost urtetan. Geroztik, ebaluazio alderatzailea sistematizatzen eta zabaltzen joan den tresna estrategikoa izan da.

 

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.