Hezkuntzan, ebaluazio globala ikaslearen ikaskuntza prozesuan alderdi guztiak aintzat hartzen dituen ebaluazioa da, modu holistiko edo bateratuan. Zehatzago, hezkuntzako konpetentzia guztiak bateraturik kontuan hartzen ditu, haiei buruzko helburu…
Hezkuntza arloan, ebaluazio-adierazleak hezkuntza jardueraren egoera eta bilakaera edozein maila eta ikuspegi islatu eta hezkuntza helburuen betetze maila azalarazten duten neurri kuantitatiboak dira, hezkuntza sistemaren instantzietatik finkatzen diren hezkuntza estandarrei nahiz eskolatik bertatik ezartzen diren helburuei dagokienez. Orokorrean, ikasleek lortu beharreko konpetentzia eta trebetasunei buruzkoak dira adierazle horiek, eta gainera efizientzia ekonomikoari, irakasleen jardunari eta gizarte integrazioari buruzkoak ere izan daitezke. Beharrezko anonimizazioaren ondoren datu indibidualetatik abiatzen badira ere, adierazleak beti dira makrodatu edo datu agregatuak, eskolaren jarduna monitorizatu eta ebaluatu egingo dutenak, baina ikasle talde edo irakaslearen arabera desagregatzeko ahalmena ere izan beharko luketenak, mikro mailako disfuntzionalitateak atzemate aldera.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, indicadores de evaluación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.