Zalantza metodikoa edo duda metodikoa René Descartes filosofoak (1596-1650) ezagutzara iristeko ezarri zuen oinarrizko printzipio epistemologikoa izan zen, eta metodikoa deitzen zaio orokorra delako, ezagutza arlo guztietako baieztapenak aztertzen dituenez gero.
Duda metodikoaren arabera, zalantzazkoak izan daitezkeen baieztapen guztiak baztertu behar dira, eta horien artean daude zentzumenetatik datozkigunak eta arrazoi deduktibotik, hots matematikatik, jasotzen direnak. Hartara, mundu fisikoari eta norberaren gorputzari buruzko ezagutzak ere ukatu beharko lirateke, baina bakarrik haiei buruz zalantzarik balitz. Horretarako jeinu maltzurraren hipotesia bereganatzea proposatzen du. Horrek ez du esan nahi errealak ez direnik; hain zuzen, Descartesen arabera egiazkotzat har daitezke mundu fisikoari eta matematikari buruzko hainbat baieztapen, baina betiere zalantzarik gabe, hots modu argi eta bereizi batean, azaltzen bazaizkigu.
Zalantza metodikoa cogito ergo sum printzipioa eratortzeko baliatu zuen Descartesek, zeinaren arabera dudarik gabeko errealitate bakarra norberaren cogito, arima edo gogamena den (res cogitans), zalantza metodikoaren arabera fisikoa ezin dena izan (res extensa), hori zalantzazkoa baita berez. Horregatik hain zuzen onartu behar dira zalantzarik gabe azaltzen zaizkigunak, argitasun hori cogitotik etortzen zaigulako zuzenean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Epistemologia (definizioa)Epistemologia ezagutza edo jakintza aztertzen duen filosofiaren adarra da, jakintzaren jatorriari, horren metodoei eta errealitatearekin eta egiarekin duen erlazioari buruz. Jarrera epistemologiko anitz dago: eszeptizismoak, esaterako, zalantzan jartzen…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Cogito ergo sumCogito ergo sum (latinez, literalki "pentsatzen dut, beraz banaiz") edo, besterik gabe, cogito, René Descartes filosofoak eraturiko printzipioa da, arrzoimenaren oinarri eta abiapuntua, bere sistema arrazionalistan lehen ziurtasuna. Descartesen…