Dualismo antropologikoa


KategoriakFilosofia

Dualismo antropologikoa gizakia bi entitatez, gorputzaz eta arima edo gogamenaz, osaturik dagoela baieztatzen duen pentsamendu filosofikoa da. Pentsamendu honen inguruko teoria antropologikoa, gizakiari buruzkoa alegia, osatu duten filosofo nagusiak Platon eta Descartes dira.

Platonentzat, gizakia gorputzez eta arimaz osaturik dago, baina arima da gorputzari bizia ematen diona, zehatzago arrazoimena, borondatea eta plazererako gogoa. Gainera, gorputza arima mugatzen duen entitate gisa ikusten du, gorputza arimaren kartzelatzat hartuz. Gorputza hiltzen denean, arimak bizirik jarraitzen du, hilezkorra da (ikus, transmigrazioa) baino bakar-bakarrik bere arrazoimenaren dimentsioan. Dena den, Platonen dualismo antropologikoan bere dualismo ontologikoa (ideiak eta gauzak bereiziz) gizakiaren kasura aplikatu baino ez da egiten, non gizakia bere gorputzan gauzatuko litzatekeen, gorputza iragankorra eta galkorra izanik, eta arima ideia edo forma litzatekeen, arimaren helburua baita ideia guztiak bereganatzea, eta horretarako haiek bezala immateriala izan behar da.

Platonek ez bezala, Descartesek errealitatearen oinarrian jartzen du gizakia. Descartes, beraz, filosofo antropologikoa da oinarritik bertatik; areago, arima da guztiaren abiapuntua. Hain zuzen ere, cogito ergo sum (“ezagutzen dut; beraz, banaiz”) da bere filosofoaren oinarria, eta ezagutzeko eta arrazoitzeko duten ahalmen hori da arimaren edo kontzientziaren esentzia. Gorputzaren esentzia berriz estentsioa da, espazioan lekua bete eta mugitzeko ahalmena alegia (ikus, gainera, dualismo kartesiarra). Gorputza eta arima substantzia desberdinak izan arren, batak bestearen beharra du bere esentzia betetzeko, Platonen filosofian ez bezala, eta Descartesentzat lotura edo harreman hori burmuinean dagoen guruin pinealaren bidez gauzatzen da.

Dualismo antropologikoa gorputza-gogamena problema deitu izan denari emandako soluzioetako bat da, baina bikoiztasun hori onartuta ere hainbta galdera sortzen dira, hala nola nolakoa den bi entitate horien arteko harremanak (egoera mentalek egoera fisikoei eragiten dieten, edo alderantziz, egoera fisikoa den egoera mentalak eragiten dituena, prozesu mentalak prozesu fisiko hutsen eragina ote diren) eta nia gorputzarekin edo arimarekin lotzen ote den.

Ikus, gainera

400 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.