Kartesianismoan (Descartesen filosofian, alegia), substantziak edo sustantziak existentzia konkretu eta independenterako beste ezeren beharrik ez duten entitate edo gauzak dira. Zalantza metodikotik abiaturik, tabula rasa eginez, metodo kartesiarrak cogito ergo sum printzipio eztabaidaezina aldarrikatzen du, eta hortik lehen substantzia sortzen da: res cogitans delakoa, pentsatzen duen gauza, kontzientzia alegia eta ezaugarri nagusitzat pentsamendua duena. Hortik, Descartesek beste bi substantzien existentzia deduzitzen du: res infinita, gauza infinitu edo amaigabea, Jainkoa alegia, gizakiaren kontzientzian sortzetiko ideia gisa agertzen dena; egia bera da, kontzientzian egia moduan agertzen den hori, eta egia absolutua izateagatik, ezaugarrit nagusitzat perfekzioa duena. Azkenik, res extensa ere badago, gure gorputzak eta munduko beste gauza guztiak biltzen dituena, gure zentzumenei esker jasotzen duguna, eta egia izan behar dena, existentzia espaziala duena (estentsioa duena), Jainkoak ez baitu sortu mundua gu engainatuta bizitzeko. Pentsamendua, perfekzioa edo infinitua izatea eta estentsioa dira hiru substantzia horiek (pentsalaria, infinitua eta materiala) ezagutzeko ditugun moduak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
KartesianismoaKartesianismoa René Descartes (1596-1650) frantses filosofoaren teoria filosofikoa da eta hortik eratorritako pentsamendu-eskola. Oinarrian, filosofia arrazionalista da, errealitateari buruz dugun ezagutza zentzumenetatik ez baizik eta gure arrazoimenak gidatzen…
EpifenomenoakEpifenomenoak beste fenomeno baten ondorioz gertatzen diren ondoriozko fenomenoak dira, aldi berean beste fenomeno batzuen gainean eraginik edo kausalitatezko indarrik ez dutenak. Bereziki, kontzientziaren inguruko kontzeptuekin lotzen da…
Dualismo kartesiarraDualismo kartesiarra edo kartesiar dualismoa René Descartesen teoria antropologikoa da, gizakiari buruzkoa alegia, zeinaren arabera gizakiarengan gorputza eta gogamena edo arima entitate (edo substantzia, haren hitzetan) bereizi edo…