Sakralizazioa zerbait sakratu bihurtzea da. Esanahi erlijisiotik haratago, sakralizazioa pentsamenduan eta eremu ideologikoan gertatzen den fenomenoa ere bada, kontzeptu edo ideia bat gorenera jaso, beneratu eta funtsezko balioa…
Dogmatismoa (antzinako grezierazko δόγμα, dogma hitzetik, uste edo iritzia esan nahi duena), adiera arruntean, norberaren iritzi, sinesmen, ideia eta printzipioak (dogmak, alegia) zorrotz eta itxitasunez jarraitzeko joera da, beste iritziak onartu edo gutxienez eztabaidatzeko aukerarik eman gabe, haiek guztiz baztertuz. Printzipio itxiak jarraituz eta beste ikuspegiak baztertuz pentsatzen eta jokatzen duen pertsona dogmatikoa dela esaten da. Dogmatikoa izatea jasotako balio moralekin eta nortasunaren ezaugarri batzuekin, hala nola idealista izatearekin, lotzen da.Azken boladan berritu egin da jarrera dogmatikoekin interesa, gatazken konponbidea eta portaera-arazoekin zerikusia duelakoan.1
Filosofikoki, dogmatismoa uste, iritzi edo sinesmenen multzo kognitibo antolatua da, oinarrizko printzipio batzuen gainean eratua, kontraesankorrak ere izan daitezkeenak beraien artean, baina aldi berean errealitatea hauteman eta baloratzeko beste ikuspuntu batzuk ukatzera eramaten duena. Beraz, dogmatismoa sinesmenen sistema kognitiboa dela, bereganatutako dogmen baieztapen eta iritzi batzuk onartzera, eta aldi berean, besteenak ukatzera daramana.
Aldi berean, dogmatismoa eszeptizismoaren aurkako joera filosofikotzat ere hartu da, errealitatea eta mundua printzipio argi, sendo eta zalantza gabekoak azaltzen dituzten eskolak izendatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.